IKONO BIHURTU DEN GRETA THUNBERGEN BIDEA JARRAITU DUTE BESTE GAZTE ASKOK

Greta Thunberg suediarra klima larrialdiaren kontrako ikur global bilakatu bada ere, bera bezalako gazte eta nerabe asko dira lurraren eta ingurumenaren aldeko borroken protagonistak euren herrietan. Besteak beste, plastikoaren erabileraren, zuhaitz mozketen, proiektu erraldoien edo kutsaduraren kontrako ekintzaileak dira.