AZTERKOSTA




Eusko Jaularitzak sustatzen duen Ingurumen Hezkuntzako AZTERTU  Programatik AZTERKOSTA LEHIAKETAn parte hartzera animatu nahi zaituztegu, "gure kostaldea" inguruko gogoeta artistikoa eginez.
Bi modalitate daude, ARGAZKIA eta MARRAZKIA.

Modalitate bakoitzean, hiru kategoria:
            1. Kategoria: 0-10 urte bitartean
            2. Kategoria: 11-15 urte bitartean
            3. Kategoria: ≥16 urte

Kategoria guztiek saria izango dute eta parte hartzea zabalik dago edonork bere obra aurkeztu dezan: ikastetxeak (ikasle eta irakasleak), elkarteak, denbora libreko taldeak, banakakoak, etab.

LANAK AURKEZTEKO ARAUAK:

MARRAZKIA:
Marrazkiak edozein teknika erabiliz (argizaria, akuarela, koloretako arkatzak, ikatz ziria eta
abar) egindakoak izan daitezke; neurriak, berriz, DIN A4 edo DIN A3koak izango dira.
Aurkeztutako marrazkiak orijinalak izan behar dira. Ezohiko kasuetan marrazkiak eskaneatuta
bidali daitezke on-line, beti ere aldez aurretik abisua emanez. Iraztekotan behar-beharrezkoa
izango da marrazki orijinala bidaltzea.

Pertsona bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu dezake.


ARGAZKIA:
Jatorrizko argazkiak orijinalak izan beharko dira, gehienez urte bateko antzinakotasuna
dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
Formatu digitalean aurkeztuko dira bakarrik, hau da CD-an, USB-an edo posta elektronikoa
bidaliz (aztertu@euskadi.eus). Pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu dezake.
Argazki bat baino gehiago batera aurkeztuz gero (ikasgela bat kasu, adibidez), egileak behar
den bezala identifikatu beharko dira.
Bestalde, interesgarria litzateke irakasleek (ikastetxeetan) eta begiraleek (elkarte eta
abarretan) euren taldeak lanak egitera eta aurkeztera bultzatzea. Hori dela eta, parte-hartzaile
bakoitzak, norberaren izenean aurkezteaz aparte zentroaren izena aipatuko dezake.