PEÑAS NEGRAS


Azaroaren 8an, DBH 4.mailako ikasleek aukera izan zuten Bizkaiko industrializazioaren aztarnak ikusteko eta bizitzeko. La Arboledako ingurumenak aukera paregabea eskaintzen digu historian zehar industrializazioak zein nolako garrantzia izan duen ulertu ahal izateko. Era berean, ikasleek gertatutako aldaketak, ekonomikoki zein sozialki, ikusi ahal izan zituzten. Zonalde honetako industrializazioak Bizkaiko ekonomiaren garapenean berebiziko garrantzia izan zuen horrek zekarren guztiarekin, aldaketa sozialak, hain zuzen ere. Gazteek ikusi zuten garai hartako langileek zein nolako lan-baldintza kaxkarretan egiten zuten lan eta euren bizimodua nolakoa zen. Entzuteak 13 ordu egiten zutela lan edo lanera joaten ez ziren egunetan ez zutela kobratzen harritu zituen.
La Arboledarako egindako irteerak aukera luzatu zigun gure paisaiaren zaintza premiazkoa dela konturatzeko. Gaur egun zonalde hau ez dago instituzioen babespean eta horrek agerian uzten du guztion laguntza beharrezkoa dela bizirik irauteko.