KLIMA ALDAKETA EUSKADIN



Berotegi-efektuko igorpenek gora egiten jarraituz gero, eta 
arintze-neurririk hartzen ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko 
hiri nagusiek bero-boladei aurre egin beharko diete, eta horiek 
heriotza-tasa % 13 eta % 54 artean handitu dezakete, 
agertokirik txarrenean. Hala nabarmendu du Eusko 
Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza 
Sailaren laguntzei esker egin diren klima-aldaketara 
egokitzeko 4 proiektuetako batek. Proiektu horien ondorioak,
iragab asteazkenean, apirilak 5 aurkeztu ziren, Klimatek Foroan.