PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

 





Azaroak 20etik 28ra Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea ospatuko da. Aste honen helburu nagusia gizartearen sentsibilizazioa lantzeko ekintzak burutzea da eta horretarako erakunde, enpresa eta elkarteek jarduera ezberdinak bultzatzeko aukera dute.

 Ikastetxeetarako material guztia prestatu dugu, jarduera hauek era errazean garatzeko aukera izan dezazuen. Honez gain ekintza honekin zuen ikastetxea Europan egingo diren ekintza guztien mapan agertzeko aukera duzue. Horretarako izena emateko formularioa bete besterik ez duzue egin behar. Honekin zenbat ikastetxek parte hartuko duzuen jakingo dugu. (Mapan agertzeko epea: azaroak 11)

HIRU PROIEKTUEN BALIABIDEAK DESKARGATZEKO ESTEKA - IZEN - EMATEAK: https://labur.eus/HuBus

Ekonomia Zirkularra ikasleei gerturatu. Aurten Europa mailan ekonomia zirkularrari garrantzia eman nahi zaio eta horregatik bidalitako estekan kartel hezigarria lortuko duzue. Kartelarekin batera ikasleekin lan egiteko materiala prestatu da, baita irakasleentzako gida bat ere.I. Birziklatutako artelan lehiaketa: Europar mailako hondakinak prebenitzeko astearekin batera lehiaketa hau martxan jarriko da. Bertan Euskadi eta Nafarroako edozein ikastetxek parte hartzeko aukera izango du. Irabazleek Pasaiako Mater Museorako sarrerak lortuko dituzte eta gela osorako hamaiketarako berrerabilgarriak diren otarteko zorroak.