LABERINTOAREN JOLASA

Gure irteera txikiak egiteko eguna heldu da eta egun horietarako
hurrengo jolasa proposatzen dizuegu: LABERINTOAREN JOLASA.
Jakin badakizue proposamenak direla eta zuetako bakoitzak
erabaki behar duzuela egin nahi duzuen edo egin ahal dituzuen.
Jolas honetan parte hartzeko Gorputz Hezkuntzan erabiltzen
dugun araurik nagusiena kontutan izan: Ezin da minik hartu ezta
minik eman.
Prebentzio-neurriak jarraitzea derrigorrezkoa da:
• Kalera irteteko maskarilla izanez gero jantzi.
• Jendea biltzen den guneetan ekidin edo saihestu.
• Lagunak ikusiz gero urrunetik agurtu. Egoera hobetzen
denean beraiekin egoteko aukerak izango dugu eta.
Animo!!!
• Saihestu aurpegia eskuekin ukitzea.
• Etxean sartu orduko zapatak erantzi eta jarraian
eskuak garbitu.
• Hona hemen aholku gehiago.
Ikusita egoera ez dela guztiz ziurra hemen proposatzen
duguna material eta partaide gutxiko jolasak dira. Kontutan
izan ordu beteko irteerak izango direla.
Azkenik, zuen etxe ingurutik gehienez km 1eko distantziara
urrundu zaitezkete. Nora arte joan zaitezketen jakiteko
klikatu ondorengo estekan eta zure etxeko kokapena jarrita
borobil horren barruan aritu beharko zarela
gogoratu! https://2kmfromhome.com/es/index.html