UDAL FOROA




EGIN CLICK:     Bideoa

Nuestra señora del carmen ikastetxea


Kaixo, egun on.
Nuestra Señora del Carmen Ikastetxekoak gara eta, gure ikastetxean, Agenda 21i buruzko hainbat ekintza bete dugu aurten. Orain, azalduko dizkizuegu.

POWER POINT:

1.  Diapositiba:
Udazkenean geundenean haur eskolakoek urtaroak ikasi bitartean hostoak batu zituzten. Aldi berean, kaleak garbitzen zituzten. Hartutako hostoez marko bat egin eta primeran pasatu zuten argazkiak ateratzen.

Fruta eguna ere ospatzen dugu astean behin.

DBHko ikasleok birziklatzen laguntzen diegu haur eskolakoei. Gainera, eguneko klaseak amaitzean, gela guztietako argiak, pantailak … amatatuta geratzen direla ziurtatu egiten gara. Egunean zehar, txorrotak ere ondo itxita dauden begiratzen dugu. Hau guztia, eskola jasangarria lortzeko asmoz.

Otsailaren 21ean, 3, 4 eta 5 urteko umeek eta lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoek  “Itsasminez” antzerkia ikusi zuten eskolan. Antzerki honen antolatzailea Txotxongilo taldea izan zen eta honetan itsas-ekosistema zaintzeko jarrerak eta balioak lantzen ziren. Esperientzia xarmagarria izan zen, bai txikientzat, bai nagusientzat.


2.  Diapositiba
Azaroaren 8an, DBH 4.mailako ikasleek aukera izan zuten Bizkaiko industrializazioaren aztarnak ikusteko eta bizitzeko. La Arboledako ingurumenak aukera paregabea eskaintzen digu historian zehar industrializazioak zein nolako garrantzia izan duen ulertu ahal izateko.

Dakigunez, plastiko kontrako kanpina indartsuak egiten ari dira, gure itsasoak berreskuratzeko eta animaliak babesteko; geuk ere eskolan gure kanpaina egin dugu.

Guztiz harro sentitzen gara gure “ortuarekin”. Haziak erein ditugu eta, landareen haziera ikusi dugu. Piperrak, tomateak, babarrunak, marrubiak …. Marrubi batzuk jateko aukera izan dugu, guztiz goxo zeudenak.

3.  Diapositiba
Aurten ere, Batxilergoko ikasleek, jantokian erabilitako olioaz xaboiak egin dituzte. Marrazketa artistikoa ikasten duten ikasleek aproposeko etiketak diseinatu eta xaboia paketetxotan sartuta, etiketaz,  Juan Bonal Fundazioak ospatutako Gabonetako merkatu solidarioan saldu genuen.

Aurten hiri jasangarria dugun ala ez jakin nahi izan dugu, eta gure herriari buruzko diagnostikoa egin dugu. Udalerrian hondakinen kudeaketa egiteko dauden baliabideak aztertu eta gai honi buruz biztanleen sentsibilizazio maila aztertu dugu.

Hiri jasangarria lortzeko konpromisoak hartu genituen, hasieran, bakoitzak bere ikastetxean, eta gero, eskolen arteko foroan aproposenak iruditu zaizkigunak adostu egin ditugu.