UDAL DIAGNOSTIKOA: HIRI JASANGARRIA, HONDAKINAK







Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleok Udal diagnostikoa egiteko bi saio egin ditugu.
Lehenengoa ordu beteko ibilbidea izan da, oraingo honetan Udalerrian hondakinen kudeaketa egiteko dauden baliabideak aztertu eta gai honi buruz biztanleen sentsibilizazio maila aztertu dugu.
Ibilbide ostean, jasotako datuak aztertzeko eta ondorioei buruz hausnarketa egiteko gelan bertan ordu erdiko ekintza bat egin dugu.