PLASTIKO-BILKETA EREAGA HONDARTZAN

Greenpeacek eta Jon Kortajarenak plastiko-bilketa antolatu dute Ereaga hondartzan

Datorren igandean, martxoak 10, Getxoko Ereaga hondartzan izango den plastikozko zabor-bilketan parte hartzeko deia egin dute Greenpeacek eta Jon Kortajarena modelo eta aktore bilbotarrak.
Greenpeace Gobernuz Kanpoko Erakundeak berak, Kortajarenaren babesarekin, antolatutako ekimena izango da, hondartza garbitzeaz gain, plastiko txikiek itsasoan eta itsas-animalietan eragindako kalteen gainean kontzientziatzeko. Horretarako, tailerrak eta bestelako jarduerak prestatu dituzte 11:00etatik 15:00ak arte. Sare sozialen bitartez deialdia zabaltzearekin batera, Kortajarena bera ere egongo da egun hartan Ereaga hondartzan.