PLASTIKOZKO PLATERAK, MAHAI-TRESNAK, KOTOI-ZOTZAK ETA LASTOTXOAK, 2021EAN DEBEKATURIK




Plastikozko platerak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak eta lastotxoak, 2021ean debekaturik
Arau berrian jasotako plastikoak Europar Batasuneko urak eta hondartzak 
Horrela, platerak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak eta elikagaientzako poliestirenozko ontziak debekatuko dituzte, ingurumenean duten eragina murrizteko eta Europako hondartzetatik hondakinak desagertzeko.
“Itsas zaborra arazo global gero eta larriagoa da. 2050ean arrain baino plastiko gehiago izango dira ozeanoetan”, adierazi du Elisabeth Kostinger EBren txandakako presidenteak, akordioaren berri eman ondoren.
Akordioak eraginkorra izateko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren oniritzia behar du oraindik.
Helburua plastikozko artikuluak desagertzea da, ingurumenari kalterik egiten ez dioten material alternatiboak daudelako jada.