EGIN CLICK: Bideoa
Nuestra señora del carmen ikastetxea
Kaixo,
egun on.
Nuestra
Señora del Carmen Ikastetxekoak gara eta, gure ikastetxean, Agenda 21i buruzko hainbat
ekintza bete dugu aurten. Orain, azalduko dizkizuegu.
POWER POINT:
1.
Diapositiba:
Udazkenean
geundenean haur eskolakoek urtaroak ikasi bitartean hostoak batu zituzten. Aldi
berean, kaleak garbitzen zituzten. Hartutako hostoez marko bat egin eta
primeran pasatu zuten argazkiak ateratzen.
Fruta
eguna ere ospatzen dugu astean behin.
DBHko ikasleok birziklatzen laguntzen diegu haur
eskolakoei. Gainera, eguneko klaseak amaitzean, gela guztietako argiak,
pantailak … amatatuta geratzen direla ziurtatu egiten gara. Egunean zehar,
txorrotak ere ondo itxita dauden begiratzen dugu. Hau guztia, eskola
jasangarria lortzeko asmoz.
Otsailaren
21ean, 3, 4 eta 5 urteko umeek eta lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoek “Itsasminez” antzerkia ikusi zuten eskolan.
Antzerki honen antolatzailea Txotxongilo taldea izan zen eta honetan
itsas-ekosistema zaintzeko jarrerak eta balioak lantzen ziren. Esperientzia
xarmagarria izan zen, bai txikientzat, bai nagusientzat.
2.
Diapositiba
Azaroaren 8an, DBH 4.mailako ikasleek aukera izan zuten
Bizkaiko industrializazioaren aztarnak ikusteko eta bizitzeko. La Arboledako
ingurumenak aukera paregabea eskaintzen digu historian zehar industrializazioak
zein nolako garrantzia izan duen ulertu ahal izateko.
Dakigunez, plastiko kontrako kanpina indartsuak egiten
ari dira, gure itsasoak berreskuratzeko eta animaliak babesteko; geuk ere
eskolan gure kanpaina egin dugu.
Guztiz
harro sentitzen gara gure “ortuarekin”. Haziak erein ditugu eta, landareen
haziera ikusi dugu. Piperrak, tomateak, babarrunak, marrubiak …. Marrubi batzuk
jateko aukera izan dugu, guztiz goxo zeudenak.
3.
Diapositiba
Aurten ere, Batxilergoko ikasleek, jantokian erabilitako
olioaz xaboiak egin dituzte. Marrazketa artistikoa ikasten duten ikasleek
aproposeko etiketak diseinatu eta xaboia paketetxotan sartuta, etiketaz, Juan Bonal Fundazioak ospatutako Gabonetako merkatu
solidarioan saldu genuen.
Aurten hiri jasangarria dugun ala ez jakin nahi izan dugu, eta gure
herriari buruzko diagnostikoa egin dugu. Udalerrian
hondakinen kudeaketa egiteko dauden baliabideak aztertu eta gai honi buruz
biztanleen sentsibilizazio maila aztertu dugu.
Hiri
jasangarria lortzeko konpromisoak hartu genituen, hasieran, bakoitzak bere
ikastetxean, eta gero, eskolen arteko foroan aproposenak iruditu zaizkigunak
adostu egin ditugu.